ARGIA.eus

2020ko apirilaren 04a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua euskararen normalizazioan diharduen erakundeen bilgunea da. Euskararen lurralde osoan dihardu lanean bertako erakunde, instituzio, eragile eta agenteen arteko elkarlana eta inplikazioa bultzatuz.
2020-03-26 10:37

  • Herritarren ongizatea bermatzeko erakundeen informazioa hizkuntza gutxituetan ere jasotzea garrantzitsua dela dio Europako Kontseiluak.
  • Kontseiluak administrazio publiko guztiei dei egiten die herritarren eskubideak bermatzeko.
  • Herritarren kexuak igo dira. Behatokiaren akuilari.eus tresna eskuragarri dago.

KONTSEILUA, 2020-03-26

Europako Kontseiluko Adituen Batzordeak ohartarazi du herrialdeek ez dituztela sistematikoki partekatu koronabirusaren inguruko informazio eta jarraibideak Estatuko hizkuntza ofiziala ez den beste hizkuntzetan. Hala jakinarazi die ohar bidez Europako Kontseiluko Estatu kideei. Are gehiago, Batzordeak adierazi du gomendioak hizkuntza horietan komunikatzea oso garrantzitsua dela <hiztunen ongizaterako>>.

Paul Bilbao Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusiaren arabera txalotzekoa da Europako Kontseilutik etorritako gomendioa. Izan ere, < oinarrizkoa da eskubideen bermea egikaritzea. Eta, gurean ere ohartzen ari gara hainbat administraziotatik euskaldunon eskubideei muzin egiten ari zaiela>>.

Kontseiluko eledunak adierazi du, Hego Euskal Herriari dagokionez, Eskualdeetako edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Gutuna berretsi zuela Espainiak, eta ondorioz, Estatuak herritarrei begirako informazio guztia Estatukoa ez beste hizkuntza ofizialetan helarazi beharko lukeela. <>, adierazi du Bilbaok.

Horretaz gain, Europako Kontseiluak kezka agertu du Estatu batzuek sareko irakaskuntzara edo telebistaren bidezko irakaskuntzara jo dutenean, irakaskuntza hizkuntzara edo hizkuntza ofizialetara mugatzen dutelako, hezkuntza eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan jaso ohi duten ikasleen beharrak kontuan hartu gabe. Ikuspegi hori Gutuneko konpromisoen aurkakotzat ez ezik diskriminatzailetzat ere jo daiteke. <>, gaineratu du Bilbaok.

Gauzak horrela, Kontseiluak Europako Adituen Batzordeak egindako eskaera zabaltzeko konpromisoa hartu du: <> azaldu du Kontseiluko eledunak.

?

Herritarren kexek gora 

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak herritarren hizkuntza eskubideen urraketen inguruko kexa gehiago jaso ditu. Agurne Gaubeka zuzendariaren arabera, azken egunotako krisi egoera honetan gora egin baitu euskaldunekiko axolababekeriak: <<Hainbat esparrutan gertatzen ari dira urraketak, osasunaren eremuan informazioa gaztelania hutsean jasotzea, segurtasun-indarrek herritarrak gaztelaniaz egitera behartzea, langileentzako oharrak gaztelania hutsean, administrazio publikoetako departamentu batzuetatik mezuak gaztelania hutsean?€? Azpimarratzekoa ere bada justizia administraziotik abokatuen elkargoetara iristen ari diren zirkularrak gaztelania hutsean daudela. Askotariko kexak izan dira, baina ondorio bakarra: herritarrei ez zaie informazioa euskaraz helarazten>>.

Hori dela eta, herritarrek Behatokiaren Euskararen telefonoa eta Akuilari tresnak eskuragarri dituztela gogorarazi du Gaubekak, eta dei egin die herritarrei eskubideen urraketen aurrean irmo jokatu eta tresna horiek erabili ditzaten.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
?>