ARGIA.eus

2021eko uztailaren 28a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua euskararen normalizazioan diharduen erakundeen bilgunea da. Euskararen lurralde osoan dihardu lanean bertako erakunde, instituzio, eragile eta agenteen arteko elkarlana eta inplikazioa bultzatuz.
2021-07-21 11:33

Badalab euskara eta berrikuntzarako laborategiaren aurkezpenean izan da gaur Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia. Bilbaok proiektuari batzeko aukera eman izana eskertu du, eta BADALABetik proiektu berritzaileak sustatzeko borondatea adierazi du, euskara komunikazio-hizkuntza nagusi bihurtu dadin. “Euskarari erantzun berritzaileak emango dizkiogu erronka sozialei begira egungo ingurune eleaniztunean. Are gehiago, hizkuntza berrikuntzako proiektuak garatuko ditugu, herritarrak arreta gunetzat hartuta”, azaldu du.


Ekainaren 19an Kontseiluak ‘Batuz Aldatu’ egitasmoa aurkeztu zuen Kursaalean, hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun soziala, eta Paul Bilbaoren ustetan “proiektu hau bete-betean lotzen zaio Kontseiluak lanerako abian jarri duen Batuz Aldatu jardunbide edo lan-molde berriari”. Euskararen erabilera erosoa edota euskararen ezagutza erraztuko duten proiektuekin bat egiten du Kontseiluak, eta Batuz Aldatu eta Badalab “forman ez ezik, edukietan ere, norantza berean doaz. Horrexegatik, Kontseilua, behinik behin, sinetsita dago batuz errazagoa izango dela aldaketak eragitea”, gaineratu du.


Azkenik, “guztion artean batuz aldaketak eragiteko” gonbitea luzatu du Kontseiluko eledunak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.