2018-03-09 14:01

Euskara ari du Kultur Elkarteak urtebeteko egitasmoa martxan jarri zuenean, berehala ohartu zen egitasmoak abesti bat ere beharko zuela, berezko melodia bat, entzutean hernaniarrei Baietz Hernanik! egitasmoa zuzenean burura etor ziezaien.

Horregatik, Andoni Tolosa Morau eta Maite Larburu hernaniarrekin harremanetan jarri ziren, ekimenerako abesti bat eskatzeko. Bai Andoni, bai Maite eskarmentu handiko musikariak dira, bakoitza beren diziplinatan, eta Euskara ari dukoek ziur zekiten primerako lana egingo zietela. Bi artistak denborarik galdu gabe jarri ziren lanean Baietz Hernanik! ekimena musikaz laguntzeko.

Urtarrilaren amaieran, Elkarreko estudioan bi egunez grabatzen ibili ondoren, sekulako oparia egin digutela esan dezakegu, eta hernaniar guztien eskura jarri nahi izan dugu gure webgunean.

Hona esteka:

Ea norbaitek asmatzen duen zer minututan ateratzen den euskara hitza!

Gozatu!

 

Hernanin euskararen erabilera bultzatu nahi dugun ekimen bat gara.