2020-07-30 09:30

Aurkezpenen laugarren aste honetan, Madalen Goitia Urdiain mungiarra dakarkizuegu. Hasieran lotsatia badirudi ere, emaiozu denbora eta kilikatu, sukarriak beste arroka batzuekin kolpatzean txinpartak sortzen dituen gisan askatuko baitu Madalenek bere xarma. Behin konfiantza hartuta, ez du haren sekretuen pieza bat bera ere gordeko. Begi erne eta abila, jakinmina asetzea du bere irakurketen helburu, eta hala pikarokeriatik hasi eta nobela soziala tarteko, nobela historikorainoko bidea aurkituko dugu bere liburutegian.

Begi tranpak gustuko ditu, gauza bat eman baina bestea direnak, alegia. Adibide ezin hobea mikroorganismo bat aukeratzeko esan eta Methanobacterium generoa hautatu duenean... Bakterio hitza izenean eramanagatik ere, arkeoa baitugu bizidun hau.

Antolatzaileetako bakoitzak Euskal Herriko habitat bati buruz idatzi du webgunean. Irakur itzazue eta esan zein duzuen gustukoen.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskalnatura taldea 2007tik dabil naturaren inguruko zientzia albisteen eta euskarazko edukien dibulgazioan. Horrez gain, Udako Euskal Unibertsitatearen natur zientzien saila zuzentzen du. Jardun horren baitan, hurrengo ekintza nagusia Natur Zientzien IV. Topaketa (Iruñea, azaroak 7-8) antolatzea da.