2020-07-09 15:01

Aurkezten lehena Aitor Salaberria Oiartzabal lezoarra dugu. Jaioterriarekiko maitasuna geneetan du idatzita, eta kostako zaizu harekin hitz egin eta Lezoko bitxikeriaren bat ez entzutea… Dena den, kalean ez duzu erraz topatuko; badirudi ezetz esaten jakin ez, eta saltsa guztietan dabilela. Irakasle izatea nahikoa ez, eta herriko irrati eta aldizkarian (Zeorri) dabil lanean. Lan karga horrekin, nola eduki denbora librerik kalean buelta bat eman ahal izateko? Libre duenean, gainera, ahuntzak bezalaxe, mendira. Lagunekin, bakarrik edo ezezagunekin. Baina mendira.

Egungo telesailak gustuko baditu ere, gaztarokoak errotu zaizkio bihotzean, gustuko bat esateko eskatu, eta segituan zerrendatuko baitizkizu bospasei... Zaila da esaten geroko bizitzarik ba ote den, baina halakorik bada, Aitor su santuak, ignis sacer delakoak, besarkatuko du. Bere aingerutasunaren itzalean, baduelako alproja eta zirikatzaile izana.

Antolatzaileetako bakoitzak Euskal Herriko habitat bati buruz idatzi du webgunean. Irakur itzazue eta esan zein duzuen gustokoen.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskalnatura taldea 2007tik dabil naturaren inguruko zientzia albisteen eta euskarazko edukien dibulgazioan. Horrez gain, Udako Euskal Unibertsitatearen natur zientzien saila zuzentzen du. Jardun horren baitan, hurrengo ekintza nagusia Natur Zientzien IV. Topaketa (Iruñea, azaroak 7-8) antolatzea da.