2020-06-18 10:15

Aldaketa globalak izen bakarra, baina itxura ugari du. Gizakiak eragindako mundu mailako beroketa du aurpegi ospetsuen, nahiz eta beste hainbat lekutan ere hezurharagitzen den. Euskal Herrian ere makina bat lekutan hauteman daitezke aldaketa globalaren ondorio kaltegarriak, esaterako, babestutako habitaten suntsiketan edo bizidun mota askoren dibertsitatea txikian.

Ezkutuko galera horiek, hala ere, gordeta egonagatik oso garrantzitsuak dira, eta Natur Zientzien IV. Topaketan banan bana aletuko ditugu plazaren erdigunean jartzen. Horretarako, euskal naturzaleen komunitateko kideak bilduko gara azaroaren 7an eta 8an Iruñeko planetarioan.

Topaketako edukiekin pixkanaka joango gara weborri hau hornitzen. Dena den, bien bitartean topaketako talde antolatzailea ezagutu dezakezu, baita aurreko edizioetako kronikak irakurri ere.

Ongi etorri gure komunitatera!

Euskalnatura taldea 2007tik dabil naturaren inguruko zientzia albisteen eta euskarazko edukien dibulgazioan. Horrez gain, Udako Euskal Unibertsitatearen natur zientzien saila zuzentzen du. Jardun horren baitan, hurrengo ekintza nagusia Natur Zientzien IV. Topaketa (Iruñea, azaroak 7-8) antolatzea da.