2020-09-25 09:30

Betidanik landu izan dira ingurumen arazoak komunikabideetan, dena den, gizartearen interesetatik urrun samar egon izan dira orain arte. Gaur egun, ordea, etengabe jorratzen dira klima aldaketaren aterkipean. Dena den, klima aldaketa bera bezain garrantzitsuak eta larriak dira beste hamaika gai. Dirudienez, gizartea mezu horiek jasotzeko prest dago orain, inoiz baino gehiago. Testuinguru horretan, komunikazioari buruzko mahai ingurua antolatu dugu, euskal komunikabideek, orokorrek zein espezifikoek, eta zientziak ingurumen arazoak dibulgatzeko komunikazio estrategien inguruan eztabaidatzeko. Era berean, politologo bat ere izango dugu, komunikazio eraginkorrerako gidalerroen berri emateko, ingurumen arazoen testuinguruan.

Izaro Gorostidi Bidaurrazaga, Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute, Alex Fernández Muerza eta Jenofa Berhokoirigoin Hirigai izango ditugu aurtengo mahai-inguruan. Beraiei buruz gehiago nahi baduzu jo webguneko 'mahai-ingurua' atalera edo egin klik ,hemen.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskalnatura taldea 2007tik dabil naturaren inguruko zientzia albisteen eta euskarazko edukien dibulgazioan. Horrez gain, Udako Euskal Unibertsitatearen natur zientzien saila zuzentzen du. Jardun horren baitan, hurrengo ekintza nagusia Natur Zientzien IV. Topaketa (Iruñea, azaroak 7-8) antolatzea da.