Mintzaldiak, atelierak eta bisitak, material erakusketak…
30 hizlari, 10 herri baino gehiago ordezkatuak, 3 egunez elgar trukatzeak profesionalen eta publikoaren artean, zuhaitzen erabilpena sustatzeko laborantzan.
EGITARAUA
Martxoaren 1a, osteguna, 9.30 – 12.30 :
Zuhaitz lepatuak paisaietan : historia eta perspektibak
– Jill Butler – Woodland Trust (Erresuma Batua) : Zuhaitz lepatuen historia Europan zehar, 4 000 urtez geroztik.
– Geneviève Michon – Institut de Recherche pour le Développement (Maroko) eta Alain Cannet – Arbre et Paysage 32 (Gers) : Lepatu paisaiak Frantzia eta Marokon : biharko agro-oihangintza paisaiak eraikitzeko modeloak ote ?
– Viviana Ferrario – University of Venice (Italia) : Zuhaitz lepatu eta mahastien arteko ohizko elkartzeak, Italia ipar-ekialdean : historia eta aldaketak.
Martxoaren 2a, ostirala, 9.00 – 13.00 :
Zuhaitz lepatuen fisiologia eta produktibitatea
– Ernst Zürcher – Haute Ecole du Bois de Berne (Suitza) : Zuhaitz lepatuen ibilmolde biologikoa.
– Vikki Bengtsson – Pro Natura (Suedia) : Zuhaitz kapetatzea eta lizarraren chalarose eritasunaren arteko lotura : 2009/2015 urte artean Suedia osoan eraman ikerketen emaitzak.
– Christian Dupraz – INRA (Montpellier) : Intxaurrondoak kapetatzen ahal direa ? Intxaurrondo lepatze entseguak pentzeetan eta ondorioen behatzea, auzoko arboletan bezala alorretan.
– Yves Gabory – Mission Bocage (Maine et Loire) : Haritz eta lizar lepatuen produktibitatea, tradiziozko laborantzan. Zeren mentura agro-oihangintza sistema batetan ?
Kabalen bazkatzeko hostoak
– Jean-Claude Emile – INRA Ferlus (Lusignan) :
Zuhaitz lepatuak erabiltzen ahal ote dire kabalen bazkatzeko ?
50 zuhaitz moten hazkurri balioa aztertuak. Gogoetak : Nola bazkatu kabalak hostoekin ? Nola babestu arbolak ?
– Shana Hanson – hazlea (Estatu Batuak) : Bere artaldea begiratu eta zertaz ohartu den erranen digu : arbola mota interesgarrienak, hostoak biltzeko sasoin hoberenak.
– Sylvie Monier – Mission Haies Auvergne (Auvernia) : Lizar kapetatua eta etxaldeko autonomia. Zuhaitz moztea erresteko eta errentagarri bihurtzeko ekoizpenen arteko osagarritasuna bilatu : kabalek hostoak jan eta adarrak puskatu ihaurkirako edo suko baliatzeko.
Martxoaren 3a, larunbata, 9.00 – 17.00 :
Zuhaitz lepatuak ekonomikoki baloratzeko sailak garatu
– Françoise Gion et Jean-Pierre Millet – Atelier Agriculture Avesnois / Thiérache (Aisne) : Laborantza paisaien indarra Thiérache eskualdean : suko egurra egin hesi eta hegigar lepatuekin. Zuhaitz lepatuen kudeaketa, egurra puskatzeko xantierrak antolatu, berogailu galdarak instalatu, egur puskatua saltzeko plataforma kolektiboak sortu.
– Giustino Mezzalira – Regional Agency for Innovation in Primary Sector of Veneto Region (Italia) : Masustondo (martxukaondo) beltza zeta harren bazkatzeko erabiltzen zen. Hazkuntza horrek arrakasta bildu du Italian eta nola ez masustondo lepatuak ere bai. Lehenoko eta gaur egungo sistemen aurkezpena.
– Vincent Guerrere – SAS Sima-Pecat (Martinika) : Zuhaitz lepatuak eta biomasa sailak gune tropikaletan.
Sentsibilizazioa : zuhaitz lepatua, zuhaitz herritarra
– Chabier de Jaime Loren – Centro de Estudios del Jiloca (Espainia) : Aragoiko zurzuri lepatuak begiratzeko iniziatiba herritarra. Sentsibilizazio lana publiko zabalarengan : ekitaldi alaiak, komunikazio zabala hedabide desberdinetan, eskualdeko parke natural baten sortzeko asmoa.
– Jordane Ancelin – PNR Marais Poitevin (Poitou Charentes) : Biharko zuhaitz lepatuak landa ditzagun Marais Poitevin eskualdean : paisaia kolektiboki eraikitzeko landatze programa. Lizar lepatu paisai enblematikoa chalarose eritasunatik babesteko ekintzen aurkezpena.
– Lex Roeleveld eta Robert Ceelen – Netherland Hedgerow Foundation (Herbehereak) : Zuhaitz lepatua begi bistan : 75 000 bolondres lurralde iraunkorren alde. Sahatsak herriko leku publikoetan landatzeko eta artatzeko xantierrak.
Politika eta garapena : zuhaitz lepatuak eztabaidan (mahai ingurua)
Zuhaitz lepatuak sortu eta kudeatu, arbola mota eta erabilpenaren arabera
Haritz lepatu zaharrak berriz erabili
Sarako oihan lepatua deskubritu
Egur purruskatua ihaurkirako erabiltzen duen etxalde baten bisita
BRFa erabili baratzezaintzan (egur purruskatu freskoa)
Mission Haies Auvergne egiturako Sylvie Monnier eta Bocage Pays Branché egiturako Etienne Berger andere jaunek animatu ateliera.
Zuhaitzen moztea laborariak eskuz egin, kudeaketa mekanikoa hautatu edo xedarragile profesionaleri eginarazi ? Eginmolde eta tresna bakotxaren ade on eta txarrak.
– 10 urte baino gehiagoko hainbat esperientzia, hesien eta lepatuen kudeaketa mekanikoan
– Erabiltzen den materialaz elgar trukatzeak, erabiltzaile eta egileen artean
Materila erakusketa, deneri idekia : martxoaren 1 eta 2an, egun osoan
Zuhaitzen mozteko tresnak, adarren manipulatzeko beso hidraulikoak, egur xehagailuak, suko egurraren egiteko tresna automatizatuak, berogailu galdarak, segeria ibiltari eta beste hainbat tresna berezi ikusgai 3 egunez.
Martxoaren 1a, osteguna
- 21.00 : « Trognes, les arbres aux mille visages » filmaren estrenaldia
Martxoaren 2a, ostirala
- 19.00 : « Bergers sculpteurs d’arbres de l’Atlas » filma
Txalapartariek animatu gaualdi alaitua, janari mahaia deneri idekia.
- 21.00 : kontzertua Ruper Ordorika kantariarekin
PREZIOA
– Egun bateko mintzaldiak (apairuak aparte) : 50 €
– 3 egunetako mintzaldiak + kolokioaren bilduma (apairuak aparte) : 120 €
– Prezio apaltzea laborari, ikasle eta lan gabetuentzat : 50 € 3 egunak / 20 € egun 1
BAT-BATEKO ITZULPENA 3 egunez
INGELESA / FRANTSESA / EUSKARA
IZEN EMAITEA
Izen emaitea web gunetik : SARTU
Xehetasunentzat : inscription.colloquetrognes2018@gmail.com, 05 59 37 18 82
GEHIAGO IRAKURRI : Izar Lorea 89. zenbakia deskargatu