2018-07-13 20:30

70. hamarkadako laborantza iraultza… hau da uztailaren 13ko mintzaldiaren izenburua.

60-62. urtetako laborantza norabide legeak, Europako laborantza politika bateratua plantan ezartzea, 68ko maiatzak laborantza baitan izan duen eragina, JAC mugimenduaren rola, baita Jean Errecart eta Jean Pitrau bezalako pertsonak ere Euskal Herrian… 70. hamarkadak laborantza iraultza ezagutu du leku anitzetan, Euskal Herrian bereziki.

Aguxtin Errotabehere, Peio Iralour eta Mixel Berhocoirigoinek animatuko dute gaualdia.

Mintzaldia euskaraz, zuzeneko itzulpena segurtatua frantsesera.

Hitzordua 20.30-tan, Ainiza Monjolosen, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako egoitzan.

2005eko urtarrilaren 15ean sortu zen Euskal Herriko Laborantza Ganbara. 1901 legedian oinarritzen den laborantza-garapenerako elkartea da. Laborantza herrikoi eta iraunkorraren alde lan egiten du, laborantza eta laborarien zainketan eta tokiko garapenaren alde. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, Euskal Herrian laborantza herrikoi batentzat lan egiten du, helburu horiek segituz: kalitatezko elikadura sanoa ekoiztea, lurralde osoan banatuak diren etxaldeetan; laborari ainitz baten laguntzea, heien lanaz oneski bizitzeko; biharko baliabide naturalak eta baserri ingurumenak zaintzea. Laborantza herrikoiaren 6 gaiek zeruhertza irudikatzen dute, iparrorratza. Orientabide hori hainbat programa, ekintzetan deklinatzen da, 4 lan ardatzen inguruan: laborantza politiken jarraipena instalazioa eta transmisioa balio erantsia garapena eta lurraldea