2018-04-18 12:40

 

 

MINTZALDIA
2018ko maiatzaren 3a, osteguna, 20.30, Ainiza Monjolose


 

 

Lyme eritasunaz informarmazioa, prebentzioa eta sentsibilizazioa

 

Debate publikoan askotan entzuten den gaia dugu jorratuko gaualdi honaten. Lyme eritasunak misterio anitz gordetzen dauzkigu oraino. Lakasta xixten bitartez biltzen da eritasuna. Borréliose de Lyme deitua ere, gero eta jende gehiago hunkitzen ditu gaizki ezagutua den eritasun honek.

Jendea eta animaliak hunkitzen dituen bakterio eritasuna da. Estatu batuetako Lyme eskualdean (Connecticut eskualdea) deskribatua izan da lehen aldikotz, 1975an : junta minak, sukarra, larru zauriak jasan zuten anitz haurrek. Frantses osasun ministeritzak 2016-2017 Lyme planoa abiatu du, hainbat lan ardatz finkatuz. Hauen artean batek prebentzioa hunkitzen du, Lyme erien elkarteak juntatuz lan horri. Bada eritasun honen arriskuetaz jendea informatzeko eta sentsibilizatzeko nahikeria handia.

Raouf Ghozzi Lannemezan ospitalean mediku da eta FFMVT frantses federazioaren lehendakaria  (Fédération française des maladies vectorielles à tiques).
Ainiza Monjoloseko gaualdia animatuko du aipagai hauen inguruan : Lyme eritasunaren egoera klasikoak, diagnostika finkatzeko zailtasunak, lakastak eragin eritasunak eta ordainparteak.

FFMVT federazioak eriak, medikuak eta ikerlariak biltzen ditu. Sufritzen duten erieri aho batez hitzegiteko xedea du. Prebentzio ekitaldiak plantan ezartzen ditu bestalde eta eritasun kutsudun konplexu honen ezagutza aitzinarazteko gogoa du.

 

Gaualdia deneri idekia da.
Kasu : lekuak mugatuak dira. Zure izena eman 05 59 37 18 82 zenbakira deituz.

 

2005eko urtarrilaren 15ean sortu zen Euskal Herriko Laborantza Ganbara. 1901 legedian oinarritzen den laborantza-garapenerako elkartea da. Laborantza herrikoi eta iraunkorraren alde lan egiten du, laborantza eta laborarien zainketan eta tokiko garapenaren alde. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, Euskal Herrian laborantza herrikoi batentzat lan egiten du, helburu horiek segituz: kalitatezko elikadura sanoa ekoiztea, lurralde osoan banatuak diren etxaldeetan; laborari ainitz baten laguntzea, heien lanaz oneski bizitzeko; biharko baliabide naturalak eta baserri ingurumenak zaintzea. Laborantza herrikoiaren 6 gaiek zeruhertza irudikatzen dute, iparrorratza. Orientabide hori hainbat programa, ekintzetan deklinatzen da, 4 lan ardatzen inguruan: laborantza politiken jarraipena instalazioa eta transmisioa balio erantsia garapena eta lurraldea