2018-09-10 14:12

 


Euskal Herriko Laborantza Ganbara-k sos biltze kanpaina eramaiten du 2018ko irailaren 10etik urriaren 7a arte.

 

EHLGren lana beharrezko da. Egin zaitez sustengatzaile ORAIN !

Zuen laguntza behar dugu, nahi duzuen laborantza herrikoia bermatzeko. Euskal Herria moldatzen duena, barnekaldea bizirik atxikitzen duena, hautatu duzuen janaria ekoizten duena. Laborari kopuru handian segurtatzen duen laborantza hura bera.

 

1000 emaile berri lortu nahi ditugu, laborarien eta lurraldearen beharreri erantzuten segitzeko.

Gure elkartea diruz sostengatuz, laborarien jarraipenean parte hartuko duzu, laborantza herrikoirantz. Zure laguntzari esker, hurbileko lana segitzen ahalko dugu etxaldeetan, lurraldeko eragile dinamikoa izaiten segitzen ahalko dugu, hautu iraunkor konkretuak proposatzen gai izaiten ahalko gira oraino gehiago.

 

 

Kanpaina denboran, gure Facebook orria jarraiki, maitatu eta partekatu !

Milesker bihotz-bihotzetik.

 

 

------

Euskal Herriko Laborantza Ganbara

Zuentzat - 64220 AINIZA MONJOLOSE

Tel/ 05 59 37 18 82

laborantza.ganbara@ehlgbai.org

www.ehlgbai.org/eu/

Facebook : www.facebook.com/EuskalHerrikoLaborantzaGanbara/

 

 

 

 

2005eko urtarrilaren 15ean sortu zen Euskal Herriko Laborantza Ganbara. 1901 legedian oinarritzen den laborantza-garapenerako elkartea da. Laborantza herrikoi eta iraunkorraren alde lan egiten du, laborantza eta laborarien zainketan eta tokiko garapenaren alde. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, Euskal Herrian laborantza herrikoi batentzat lan egiten du, helburu horiek segituz: kalitatezko elikadura sanoa ekoiztea, lurralde osoan banatuak diren etxaldeetan; laborari ainitz baten laguntzea, heien lanaz oneski bizitzeko; biharko baliabide naturalak eta baserri ingurumenak zaintzea. Laborantza herrikoiaren 6 gaiek zeruhertza irudikatzen dute, iparrorratza. Orientabide hori hainbat programa, ekintzetan deklinatzen da, 4 lan ardatzen inguruan: laborantza politiken jarraipena instalazioa eta transmisioa balio erantsia garapena eta lurraldea