2018-10-18 11:44

4 asteren buruan, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen sos biltze kanpainak fruituak ekartzen ditu. Kanpaina hasieran finkatu helburuaren erdia pasatua dugu gaur. Atsegin handia emaiten dauku. Sos emaitza bat eginez beren konfiantxa erakutsi daukuten emaileak eskertu nahi ditugu bihotz bihotzetik.

15 000 € bildu ditugu jada ! Hurbileko beharreri erantzuten segitzeko eta guregana jiten diren laborariak ongi jarraikitzeko diru ekarpen garrantzitsua da. Gure lanean sostengatua izaiteak atsegin handia eta kuraia emaiten dauku.

 

Kanpaina ongi dabil. 1000 emaileen zenbakia lortzeko guti aski da !

Sos biltze kanpainak segituko du beraz, LURRAMA arte. Laborantza herrikoiaren saloina Irati gelan iraganen da 2018ko azaroaren 16,17 eta 18an.

Badakizue, laborariak eta hiriko jendea hain ederki elkartzen dituen ekitaldi honen sortzaile eta egile nagusia da Euskal Herriko Laborantza Ganbara. Saloinera etorriko diren sos-emaile eta bisitariak gure mahaitik pasatzera gomitatzen ditugu, bi elen trukatzeko. 2. gela handian atxemanen gaituzte.

 

SEGI EZAZUE GURE LAGUNTZEN ! Egizue emaitza bat orain !

 

Euskal Herri Laborantza Ganbara-ren izenean, Kolehendakariak :
Beñat Molimos eta Francis Poineau

 

EUSKAL HERRIKO LABORANTZA GANBARA

Zuentzat

64220 Ainiza Monjolose

Tel/ 0033 5 59 37 18 82

2005eko urtarrilaren 15ean sortu zen Euskal Herriko Laborantza Ganbara. 1901 legedian oinarritzen den laborantza-garapenerako elkartea da. Laborantza herrikoi eta iraunkorraren alde lan egiten du, laborantza eta laborarien zainketan eta tokiko garapenaren alde. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, Euskal Herrian laborantza herrikoi batentzat lan egiten du, helburu horiek segituz: kalitatezko elikadura sanoa ekoiztea, lurralde osoan banatuak diren etxaldeetan; laborari ainitz baten laguntzea, heien lanaz oneski bizitzeko; biharko baliabide naturalak eta baserri ingurumenak zaintzea. Laborantza herrikoiaren 6 gaiek zeruhertza irudikatzen dute, iparrorratza. Orientabide hori hainbat programa, ekintzetan deklinatzen da, 4 lan ardatzen inguruan: laborantza politiken jarraipena instalazioa eta transmisioa balio erantsia garapena eta lurraldea