2017-09-15 11:30

 “ZURE AHOA, FUNDAMENTALISMOEN KONTRA FUNTSEZKOA” goiburuarekin, IV. Nazioarteko Topaketen berri ematen dizuegu, urriaren 19 eta 20an, Donostiako Tabakaleran antolatuko ditugunak.

Bi urteko Topaketa hauek sexu-eskubideen eta ugalketa-eskubideen urraketan fundamentalismo desberdinek gaur egun ere duten eragina aztertu ahal izateko gune bat izan nahi dute. Gizartearentzako arau moduan pentsamendu bakarra eta aldaezina defendatzen  duten fundamentalismoak ikusten ditugu kultura, erlijio, ekonomia edo politikaren adierazpide ugaritan eta horren ondorioak kaltegarriak dira oro har gizakiarentzat eta bereziki emakumearen sexu-eskubideak gauzatzeko jarduenean.

Deskargatu programa osoa hemen

Parte hartu nahi baduzu, izena eman dezakezu online formularioa betez, zure izen-abizenak, erakundea (beti ere erakunde batetik bazatoz), helbide elektronikoa eta telefono zenbakia esanez.


Informazio gehiagorako:
943 40 47 40 / educ.gipuzkoa@medicusmundi.es

Izen-ematea dohainik da Urriak 10 arte! Plazak mugatuak dira!

Norbera aldaketaren eragilea delako: Gehitu zure ahoa fundamentalismoen aurka!
Zeure zai gaude!

Eman izena hemen

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.