Uda honetan zehar izan ditugun herri jaietan, eraso ugariren salaketak entzun behar izan ditugu. Gure jaiak ilundu dituzte erasoek inondik inora, baina hauen aurrean egondako erantzun feminista tinkoa eta pozgarria izan da.
Gure kide Idoia Arraiza hainbat komunikabidetan elkarrizketatu dute (beste hainbat feminista bezala) eta hona Argia aldizkarian esandakoak bildu ditugu.
(Argazkia: euskalerria irratia)