2017-01-04 11:30

Turkiak emakumeen eskubideak urratzen ditu:

Edozein disidentziaren aurkako errepresioa gauzatuz

2016ko uztailaren 15eko estatu kolpearen saiakera eta gero, Turkiak errepresio basatia bizi du.  Kolpearen osteko "garbiketa", baina, adierazpen askatasuna eta biltzeko askatasunaren aurkako erasoak jada prest zeudenean ematen da.

Hedabide eta argitaletxeak itxi dituzte, horien artean, JINHA (emakumeez osatutako lehenengo albiste agentzia) aurkitzen delarik. Guztira 160 medio itxi dira uztailetik hona eta 130 kazetaritik gora aurkitzen dira gaur egun espetxeratze prebentiboan.

Turkiako salbuespen egoera argi geratu zen, azaroaren 4an, HDPko (Herrien Alderdi Politikoko), kurduen aldeko alderdi ezkertiarreko, 12 ahaldun atxilotu zituztenean.

Alkatesa kurduen atxilotzea eta berauek ordezkatzea, inoiz aukeratuak izan ez diren administratzaileekin

Irailaren 11n, herri kurduetako 37 alkatesa atxilotu zituzten eta inork hautatu ez zituen administrariak jarri zituzten euren ordez, eraso hau eman zen 35 herrietan. Administrari hauek egin duten lehenengo gauza, emakumeentzako zentro eta departamentuak ixtea izan da. Emakumeen sailetako zuzendariak, esaterako, 26 egunez egon ziren atxilo, bertan, hainbatetan, generoaren berdintasunerako jarduerengatik itaun zietelarik.

Emakumeak jomuga

Emakumeentzako zentroak itxi egin ziren eta bertan lan egiten zuten emakumeak kaleratuak izan ziren. Gainera, administrariek, dokumentu guztiak  konfiskatu zituzten, bortizkeria pairatutako 2000 emakumeei buruzko informazioa barne.

Eraso hauekin ez da soilik autonomia eta autodeterminaziorako eskubidea urratu, mugimendu feministaren lorpen historikoak ere erasotuak izan dira.

Eremu publiko eta osasun zein hezkuntza zerbitzuen "garbiketa"

Hedabide, kazetari eta akademiarekin abiatutako "garbiketek"  funtzionariatuarekin, izan dute jarraipena. Batez ere, hezkuntza eta osasun zerbitzuetako langileekin.

Zerbitzu publikoetan lan egiten duten 100 000 pertsonatik gora kaleratuak izan dira, batez ere, osasun, hezkuntza eta justiziako eremuetan; langileria, bere etnia edo iritzi politikoagatik zigortuz. Ehundaka langileen biziraupenerako medioak atzematen dituzte, horrela, inolako frogarik gabe.

Modu honetan eragiten die honek, zuzenki, emakumeei:

  1. Kaleratu gehienak emakumeak dira.

  2. zeharka ere, eragiten die, emakumeak baitira hezkuntza eta osasun arloko erabiltzaile nagusiak.

GKE (Gobernuz Kanpoko Erakunde)-en jardueren etete arbitrarioa

Azaroaren 11n, Barne ministroak, 39 probintzia desberdinetako, 370 erakundeetako jarduerak etengo zirela iragarri zuen, Salbuespen Egoerako Legedian oinarrituz. Iragapen honen atzetik emakumeen elkarte desberdinetako bulegoak, inolako aurre-abisurik gabe, itxi ziren. Itxitako erakunde hauek emakumeen aurkako indarkeriaren kontra lan egiten dute eta baita umeen arteko ezkontzen aurka ere.

ÇHD eta ÖHD-ko bulegoak ere itxi zituzten, askatasunaren alde aritzen diren abokatuen bulegoak, alegia, tortura eta bazterketa kasuak eramaten dituztenak, espetxeetako tratu txarrek gora doazen honetan, hain justu.

Hori gutxi balitz, Turkiako Parlamentuak, bortxatzaileei eurek erasotutako emakumeekin ezkontzea onartzen duen legea onartu berri du.

EMMtik (Emakumeen Mundu Martxa), emakume guztiei, elkartasunera eta turkiar erregimen erasotzaile honen aurka egitera dei egiten diegu:

  • pertsona guztiei, euren herri antolakunde eta koordinadoretan;

  • NBE-emakumeak, CEDAW, Emakumeen Lobby europarra edo bestelako nazioarteko lobbiei, etab., eragingune sindikal edota beste mugimenduei bezala.

  • Nazioarteko delegazioak sortzea emakume presoak bisitatu eta legez kanpo itxiak izan diren antolakunde desberdinak ezagutzeko;

  • Kalean ekintza desberdinak antolatzeko, dagoeneko sortuta eta gure esku dauden tresna guztiak erabiliz;

  • Turkiar Gobernua eta Europa mailako eskumako joerek darabiltzaten injustizia modu desberdinak azalarazi edo salatuko dituzten ekintzak sustatzea;

  • Emakume kurdu eta turkiarrak aurrera eramaten ari diren erresistentzia eta alternatibak erakustea;

  • Europako gobernu desberdinak presionatzea, Erdoganen politiken aurka egin dezaten, politiko zein ekonomikoki.

Turkiar gobernuari eskatzen diogu:

 

  • Alkatesa guztiak askatzea eta demokratikoki aukeratutako lekua har berrar dezaten eta bere iritziarengatik atxilotutako presoak askatzea;

  • GKEei ezarritako bidegabeko etetea altxatzea;

  • Nazio mailan adostutako balio demokratiko eta sindikaltzeko askatasuna errespetatzea;

  • Eskubide eta askatasunak errespetatuz, salbuespen egoerari amaiera ematea.

Zure elkartasuna beharrezkoa da!

Martxan jarraituko dugu, aske izan arte!!!

                                                                   //////////////////////////////////////////////////

    Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
    Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.