2017-04-05 11:30

Datorren ostiralean, apirilak 7ean, Bilbo, Gasteiz eta Donostian "EZ DA ADIERAZPEN ASKATASUNA, ES TRANSFOBIA!! Gelditu dezagun autobusa" lemapean hainbat mobilizazio burutuko dira, LGTBI mugimenduak eta hainbat eragilek deitua, tartean, Karta Soziala.

Euskal Herriko eskubide sozialen Kartaren IRAKURKETA:

  • Heteroarauak zuzendutako gure jendartean egunero ematen dira eraso lesbofoboak, homofoboak edota transfoboak keinu txikienetik indarkeria fisikora.
  • Sexu bereko bikoteak, bestelako familia ereduak, alua duten mutilek, zakila duten neskek edota binomiotik aldentzen diren identitateak arriskutsuak dira ordenerako eta sistematikoki baztertuak dira.
  • Azkenaldian eraso hauek sustatzen duten diskurtso ultrakontserbadoreen gorakada agerikoa da, boterean diren indar politiko, ekonomiko eta erlijiosoek sostengatuta.
  • Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartan identitate, aukera sexual eta gorputz anitzak eskubide osoz eta era burujabe batean bizitzea  ahalbidetuko duen aldaketa bultzatu nahi dugu gure herrian, harreman ereduak errotik eraldatuko dituena.
  • Horregatik, transfobiaren aurka erantzutera deia egiten dugu apirilaren 7ko mobilizazioetan.

MOBILIZAZIOAK:

  • BILBO. Apirilak 7, ostirala, 19:30tan MANIFESTAZIOA Moyua plazatik
  • GASTEIZ. Apirilak 7, ostirala, 19:00tan MANIFESTAZIOA Virgen Blancatik
  • DONOSTIA. Apirilak 7, ostirala, 19:00tan KONTZENTRAZIOA Bulebarrean

--------------------

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.