2017-02-02 11:30

Eusko Jaurlaritzak legea ez betetzea eta RGI-an murrizketak egitea erabaki du: batetik, SMI-aren %8-ko igoera ez dute aplikatuko gizarte laguntzetan (legeak dio prestazio sozialen igoera SMI-aren araberakoa izan behar duela) eta bestetik, RGI-ak azken 5 urteetan izaniko %7ko murrizketa mantenduko da. EAE-n 64.000 familiek jasotzen dituzte laguntza hauek eta euren eskubideetan murrizketak izango dituzte.

Egoera honen aurrean, Euskal Herriko eskubide sozialen Kartak eta prestazio sozialen alde lanean diharduten hainbat kolektibok elkarlanean (besteak beste: Berri Otxoak, Erletxea, Argilan, Plataforma de Afectadas por Lanbide, Duintasuna Pentsionistak) kalera ateratzea ezinbestekoa ikusi dugu eta GIZA KATEA antolatu dugu otsailaren 3an Bilbon Lanbide - Confebask - Eusko Jaurlaritza lotuz (10:30tan Bizkaia plazan, Lanbide aurrean jarri dugu hitzordua).

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.