2017-12-13 11:30

Gaur Aura Lolita Chávez Estrasburgon egon da, Sajarov Sariaren finalista izan da eta sariaren banaketa emateko ekitaldian transnazionalek giza eskubideak urratzen dituztela salatu du eta Europar Batasuna honetan erantzukide dela.

Lolita giza eskubideen defendatzaile feminista da eta argi dauka bera borrokan jarraituko duela bizitzaren defentsan. Herriek eta emakume feministok badakigu zer den eta argi  daukagu borrokan jarraituko dugula.

Aurrera Lolita!!! Zurekin gaude!!!

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.