2017-09-20 11:30

GOAZEN SUITZARA NEKANERI ONGIETORRI BEROA EGITERA!!!

Dakizuenez, Suitzak aske utzi du Nekane Txapartegi. Beraz, irailaren 30ean, bertan egingo den ekitaldian parte hartzeko gonbita luzatu nahi dizuegu.

Literadun autobus bat antolatzen gabiltza ahalik eta jende gehien gerturatzeko. 

Irailaren 29an, ostirala, aterako zen Asteasutik iluntzeko 20:30ak aldera, bertara goizean iristeko. Buelta, berriz, larunbat gauean izango litzateke. Bidaiaren prezioa 50€koa da eta izena emateko 615 708 732 zenbakira abixatu behar da.

Elkartasunak ez du mugarik.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.