2017-04-01 11:30

Nekane askatu!
Estradiziorik ez!


Suitzako epaitegiek baimendu egin dute Nekane Txapartegiren estradizioa eta asilo politikoa ukatu diote.

Nekane 2016ko apirialren 6an atxilotu zuten Zurichen. Ordutik inkomunikazio egoeran eduki dute Dielsdorfeko espetxean gatibu. Estradizioa onartu edo ez aztertzeko epaiketa abiatu zuten orduan eta, martxoaren 23an, suitzar epaileek Madriletik bidalitako txostenak aztertu ondoren hartu zuten Nekane espainiaratzeko erabakia. Beste behin ere espainiar presioei men egin dio suitzar (in)justiziak, Nekanek salaturiko torturen testigantza albo batera utziaz.

Nekaneren askatasuna eskatzeko kontzentrazio bat burutuko dugu datorren apirilaren 6an Bilbon dagoen suitzar kontsulatuaren aurrean, eguerdiko 12:00etan.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.