2018-10-24 22:30

Sartu web gunean pitxiiii
 

---------- Forwarded message ---------
From: Lamin Gorria <lamingorria@gmail.com>
Date: 2018 urr. 22, al. (12:08)
Subject: Fwd: Badator Mendialdeko emakumeen 3.jardunaldia
To: Lamin Gorria <lamingorria@gmail.com>



 

Aupele arabar mendialdetik!!!!

 

Aurten ere Arabako mendialdeko lamingorriak emakume taldeak jardunaldiak antolatu ditu. Aurten 3.a izango da eta poliki poliki bagoaz aurrera. Mendialde honetan udazkena iritsi da eta elkarrekin goxo egoteko aitzakiaz ekintza ezberdinez bete dugu URRIAren 27ko eguna.

Aurreko jardunaldietan partehartu duzen daneri gonbidapen berezi bat egitea nahi dizuegu, aurrekoak garrantzitsuak izan direlako aurtengoa ere gertatu dadin, eta plazer bat izango delako berriz ere zuek gure artean izatea.

Lehenago etorri ez zaretenei ere, gonbitea egiten dizuegu Maestura gerturatzeko eta saretze eta elkarlanak sortzeko aukera izan dezagun. Barneko mendietatik kostaldeko itsasorarte kontuan har gaitzaten.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.