2018-11-11 22:00

Iraultza txiki bat egin nahi dugu *Gorputz_Grafiak Memoria feministaren marruak* erakusketarekin; izan ere, memoria erresistentzia praktika bat da. Ez bakarrik errelato ofizialek kontuan hartu ez duten hori barnebiltzeko saiakeragatik, baizik eta gaur egun garena eta etorkizunean izango garen horrekin jokoan sartzen garelako. Gaur, hautu politiko bat hartu dugu: ez zaituztegu ahaztuko.


Azaroaren 19tik abenduaren 16ra Kondestableko patioan ikusgai!

Emagin Elkartea

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.