2016-10-24 11:30

"Feminismoak erakutsi du eskuin kontserbadorea kalean garaitu daitekeela"

Emakume beltz bat faxisten manifestazio aurrean tinko geratu zen, harro, ukabila gora eta begiradarekin hiru gizoni aurrez aurre desafio egiten. 2015eko Maiatzaren Lehena zen, ordu gutxi behar izan ziren bideoa eta argazkia biral egiteko. Ultraeskuindarrek, manifestazioa mozteagatik, Anders Breivikekin alderatu zutenean, “Bilatu Googlen Nelson Mandela” erantzun zien.

Iturria: Igor Goikolea - Argia

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.