2015-12-07 11:30

Ane Irazabal kazetaria elkarrizketatu zuten Info7n Azaroaren amaiera aldera.

Siria, Irak edo Afganistandik Europara datozen emakume errefuxiatuak sexu eraso hainbat pairatzen ari dira mugetan. Bakarrik datozen emakumeak udaberritik hona gehiago direla azaldu du Ane Irazabal kazetariak. Europako Estatuak ez direla gai dauden hutsuneei aurre egiteko, mafiak indartzen ari direla eta prostituzio sareak eta mehatxu eta sexu erasoak areagotzen doazela. Errefuxiatuekin lan egiten duten erakunde handiek ez dutela errealitatea onartzen ere aipatu du.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.