2019-05-30 12:00

Aste honetan Kurdistanen inguruan bi ekimen interesgarrietan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu.

Bihar "Comandante Arian" dokumentalaren emanaldia izango dugula oroitarazi nahi dizuegu, Alba Sotorra, zuzendariaren eskutik.

Ostiralean berriz, "Kurdistanera leiho bat zabaldu nahi dugu" izenburuarekin, rol joko baten bitartez konfederalismo demokratikoa modu original batez hurbilduko gara.

Jokoaren dinamikak egoera zehatzetan jartzen zaitu, bideratzailearen laguntzarekin, konfederalismo demokartikoan zertan datza ikasteko. Formakuntza original honetan parte hartzeko aukera bikaina dugu esku artean.

Hitzordua arratsaldeko 7tan izango da, anima zaitezte parte hartzera!!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.