2016-11-08 11:30

Herri kurduaren aurkako erasoaldiak ez du etenik, baina 2015eko abiatutako jazarpena areagotu egin da azken egun hauetan: irakasleak, epaileak eta HDP Herrien Alderdi Demokratikoko hamabi parlamentari kurdu eta hainbat politikari atxilotu ditu Turkiako poliziak. Atxilotutakoen artean, Ayla Akat Ata eta Gultan Kisana daude, jardun-politikoan dabiltzan bi feminista. Erasoaldi honetan, bereziki, KJAren aurkako eta emakume militanteen aurkako oldarraldia salatu nahiko genuke. Era autonomo batean antolatu eta patriarkatuaren zein Turkiako estatu zapaltzailearen kontra aritzen diren militante feministak jo-puntuan daude. Azken 15 hilabeteetan 100 bat emakume torturatu eta atxilotu dituzte. Erresistentzia eta antolakuntza oinarri izanik, Kurdistango emakumeak borrokan jarraitzen dute, sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Euskal Herriko Bilgune Feministatik gure babes eta elkartasuna adierazi nahiko genieke Kurdistango herriaren alde eta patriarkatuaren kontra borrokan dabiltzan herritarrei, eta bereziki emakume guztiei.

 

KJA AURRERA!
ELKARTASUN INTERNAZIONAL FEMINISTA

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.