2018-05-28 11:10

Jardunaldiak atal diferenteak izango ditu, lehenengo eta behin, Euskal Herriko herri mugimenduetan dugun formazio-ezagutza askatzaileen mapeoaren aurkezpena egingo dugu. Gogoratzen duzue zuetako batzuk galdetegi bat erantzunez parte hartu zenutela? Txosten grafiko baten bidez bildutako datuak ezagutzera emango ditugu. Bigarrenez, eragile ezberdinen arteko formazio askatzailearen erronken inguruko eztabaida eta elkarlana (ber)abiatzeko asmoa dugu. Eta hirugarrenez, Abya Yalatik “Miradas críticas del territorio desde el Feminismo” taldearen gogoeta izango dugu.

Bidean jarraitu nahi dugu, eta horretarako zuekin elkartzea beharrezkoa iruditzen zaigu, uste dugu elkarlana oso aberatsa izan daitekela denontzako.
Animatuko al zarete?

Ikusi egitaraua HEMEN

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.