2017-05-11 11:30

Argazkiak: Laida Zabala - Argia

 

ERRESIDENTZIETAKO LANGILEEKIN ELKARTASUNAEZ EMAKUMEON KONTZERTU KLANDESTINOA BILBON!

Maiatzaren 4an, Bizkaiko Mugimendu Feministatik "kontzertu klandestinoa" egin genuen Bilboko Olinpia Egoitzan, erresidentzietako langileekin elkartasunez. Kontzertua oso ondo atera zen arren, erresidentziako zuzendariak Ertzaintza deitu eta, kanpoan geundela HDH taldeko bi musikarie identifikatu zituzten.

Erresidentzietako langileek urtebete daramate borrokan, inbisibilizaturik eta baloratu gabe dagoen esparru batean, greba egun asko egin dituztela tartean.

Zaintza lanak ez omen dira produktiboak sistema honentzako eta lan feminizatuak izaten dira maiz, jendartearen rol banaketan horixe tokatu zitzaigulako emakumeoi. Baina, nork sostengatzen du bizitza? Hori ez al da garrantzizkoa? Lana feminizatzeak daukan ondorio zuzena da langile hauek de facto pairatzen duten prekarietatea, desbalorizazioa eta inbisibilizazioa.

Lan erreproduktiboak ez omen dira horren errentagarriak baina egia borobila eta agerikoa da Diputazioa kontu honekin egiten ari den negozioa, patronala diren enpresetatik dirua irabaziz, aitzakia merke eta egoeraren manipulazioa erabilita, emakumeak zuzenki iraintzen eta euren borroka erridikulizatzen saiatuz.

Hori guztia salatzeko eta Bizkaiko erresidentzien borrokari bultzada bat eman eta elkartasun keinu bat egiteko erabaki dugu, Mugimendu Feministatik kontzertu klandestino bat egitea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.