2016-05-30 11:30

Donostiako hondartzetan biluzik bainatzea bezain ederra, emakumeok gure eskubideen jabe bizi ahal izateko lan egitea bezain garrantzitsua, eta emakumeen eskubideen atzerakada izugarria ekarri nahi zuten frankistei aurre egitea bezain adoretsua. Halakoxea zen Soledad Casilda Hernáez Vargas, bai bera bai bere bizitza: ederra, garrantzitsua eta adoretsua. Eta hala adierazi nahi dugu idatzi hau sinatzen dugun hainbat emakumek*.

Iritzia: Arantxa Elizondo Lopetegui, Zientzia Politikoetako EHUko irakaslea;  Joxepa Bornaetxea Estela Bilgune Feministako kidea eta EHBilduko partaidea; Nagore Iturrioz, Steilas sindikatuko kidea eta Medeak emakume talde partaidea; Begoña Pecharroman Antropologoa eta ikerlaria eta Emakumea eta Hiria Foroko partaidea;  Ascension Martinez, Historialaria eta Emakumea eta Hiria Foroko partaidea; Pilar Romea, Dan Dai Egiako emakume taldeko kidea eta Egia Bizirik auzo elkarteko kidea; - Pikara Magazine

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.