2018-09-13 13:30

Ipes XL jantzigintza zikloa

 

Ipesen 40. urteurrena ospatzeko jantzigintza herritarra zabaltzea eta azkartzea hartu dugu xede, Ipes bera eraldatuz. Urte osoan zehar jantzigintza faktoria handitzen eta egokitzen egon gara eta kanpainari amaiera jartzeko zer hobeagorik jantzigintza saio berezi batzuk antolatzea baino!?

Intereseko gai hainbaten gainean, Ipesen sorrera garaitik eta gaur egunera bitarteko bilakaera aztertu nahi dugu, egungo unean jarriaz arreta, sasoi sasoiko jantziak josi ditzagun. Hiru ziztadatan josi nahi ditugu jantziok, ziztada bakoitza galdera batekin lotuz, hilean ziztada bana, beharrezko lanketa eskainiz Bilbon ospatuko dugun saio bakoitzari:

1go ZIZTADA: Paradigma aldaketa ezker mugimenduetan?

Urtean zehar askotan entzun dugunez 1968ko garaiek bere biziko garrantzia izan zuten ezker mugimenduetan eta esperientzia insurrekzionalak biderkatu egin ziren han-hemenka. Esperientzia horiek bilakaera ezberdinak izan dituzte eta ia denak bertan behera dira egun. Aldi berean, ezkerrean ematen ari diren artikulazio berriak, informatzeko eta komunikatzeko era berriak, militantziaren gaineko gogoetak,… hizpide dira maiz eragile eta mugimendu ezkertiar ezberdinetan. Guzti honen gainean, ezkerraren eboluzio hurbilaz hausnartu nahiko genuke lehen ziztada honetan. Horretarako, saio hauek antolatu ditugu:

Irailaren 20an, ostegunez, 19:00retan Saio irekia

La Bolsako (Pelota K. 10) Areto Nagusian

 

ITALIAKO MATXINADA 70-80 (Brigada Gorrien esperientzia)

Barbara Balzerani Brigada Gorrietako militante historikoa

Silvia de Bernardinis Brigada Gorrien ikertzaile italiarra

Moderatzailea: Andrea Bartolo

 

Irailaren 22an, larunbatez, saio nagusia Matrikuladun saioa

Boluntako Areto Nagusian (Zabalbide K. 1)

Moderatzailea: Joseba Alvarez

 

9:30 ate irekiera eta harrera

 

9:45-11:30 68A ETA GU

Pako Letamendiak sarrera hitzaldi bat eskainiko du, Itziar Aizpurua eta Joseba Marinak kritikatu eta osatuko dutena, publikora gero eztabaiada zabaltzeko.

11:30-12:00 Atsedena

 

12:00-14:00 ARTIKULAZIO BERRIAK EZKER MUGIMENDUETAN?

 

Lau begirada mahai inguruan: sindikalgintza, feminismoa, ekonomia sozial eraldatzailea eta gazteria.

 

Arratsaldean: kafearen inguruan eztabaida irekiak emango dira goizean identifikaturiko gakoen inguruan.

 

Azkenik, matrikula egindakoan, hautaturiko material interesgarriak helaraziko zaizkizu saioaren aurretik gaian sakontzeko aukera emanez. Matrikulazioa hemen


 

2. ZIZTADA / urriak 20 / Europar Batasuna, haustura ala erreforma?

 

Jakina da Europar Batasuna ez dela begikoa den Erakunde bat, eta bere sorrera eta garapena sistema kapitalistari hertsiki lotzen zaiola ere ez zaio inori eskapatzen. Dena dela, gero eta gatazka gehiagoren erdigunean kokatzen da europaren etorkizun politikoa nondik-norakoa izan beharko litzatekeen. Izan burujabetza prozesuetan diren estaturik gabeko nazioen ikuspegitik, izan ezkerreko mugimendu anitzetatik, bai eta posizio neo-faxistetatik, Europar Batasunaren haustura edo erreforma galdera gero eta arruntagoa da. Hausteskundeak eurak ate-joka izanik, europako ezker mugimenduen eta estaturik gabeko nazioen burujabetza indarren posizioak ezagutzea nahiko genuke. Matrikulazioa hemen


 

3. ZIZTADA / azaroak 17 / Euskal Herriko prozesu konstituziogilea(k)?

 

Estaturik gabeko nazioen burujabetza prozesuak bizi-bizi diren honetan, Euskal Herrian ari dira prozesu ezberdinak pentsatzen eta aurrera eramaten. Badira akademiatik hausnartzen eta ezbaian ari direnak, eremu politikotik dihardutenak, baita sozioekonomiaren antolaketa beratik ere, edota esparru soziopolitikotik, sozial eta nazionalki kohesionatzen gaituzten ariketak ematen ari dira. Euskal Herriko prozesu konstituziogileen gaineko ikuspegiak ezagutzea eta berauek elkar elkarrizketan jartzea nahiko genuke azken saio honetan. Matrikulazioa hemen


 

Oharra: Jardunaldi guztietan parte hartu nahi baduzu klikatu hemen

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.