Dena asko aldatu da messengerra gure bizitzetara iritsi zenetik. Inork ezin zuen imajinatu orduan sare sozialek gure egunerokotasunean izango zuten eragina, nola eragingo zion intimitateaz, adiskidetasunaz, ligoteoz edo militantziaz ulertzen dugun moduari. Zaila zen pentsatzea guztia garai hartan zegoenaren oso bestelakoa izango zela, baina, nostalgikoa izatetik urrun, egia da Internetek mundua irauli duela eta gu ere irauli gaituela.