2016-11-08 11:30

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa (EMM) osatzen dugun talde eta eragileei betidanik kezkatu gaitu indarkeria matxista, urte guzti hauetako jardunean oinarrizko aldarrikapen eta jardun izan dugu. Azken urte hauetan Mugimendu Feminista, beste eragileekin batera, indarkeria matxistari erantzuteko estrategia berriak eta hausnarketa berriak bideratu ditu, horregatik uste dugu aproposa dela Euskal Herriko Mugimendu Feminista batzea eta Indarkeria Matxistaren inguruko hausnarketa eta adostasun zabal bat berriro ere bideratzea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.