2017-12-22 11:30

Gure iragana ez dute zintzotasunez kontatu. Euskal Herriko historia politikoa baldarki eratu dute; izan ere, herri honetako narrazioak ikuspegi androzentriko batetik eraiki dira, gizonak eta horiek egindako ekarpenak soilik hartu dira aintzat (...). Ondorioz, emakumeon* emaria ez da kontuan hartu eta salbuespen izan garenean bakarrik agertu izan gara historiako liburuetan.

Hala diosku "Indar bat gara gu. Euskal Herriko Bilgune Feministak 15 urte" liburuxkaren sarrerak, gure urteurrena dela eta argitaratu berri dugunak. Euskal aintzindari feministek utzitako lekukoa hartu eta urteotan egindako ibilbidearen kontakizun xumea.

Liburuari buruzko zizka-mizkak kontatu dizkigute Saioa Iraola (Bilgune Feminista) eta Miren Arangurenek (Emagin), bideotxo honetan. Ez galdu!


 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.