2016-10-18 11:30

Deskargatu hemen

Barbara Bigliak, gizarte esku-hartzea eta eraldaketa bilatzen duen ikerkuntza feministaren epistemologia eta metologiaren arloan digresioa aurkezten du. Bertan, ezagutzaren produkziora hurbilpen kritiko feminista izan daitekeena, dena eta izatea gustuko genukeenaren arteko eztabaidak gurutzatzen dira. Eztabaida horiek adibideekin gorpuztea da saiakera, eta modu horretan hausnarketa teorikoak “lurreratzea”. Artikulua zientziari egiten zaizkion kritika feminista nagusienak aurkezten hasten da. Horrekin batera, egireak berebiziko garrantzia egotzi egiten dio egun ezagutzeko erak birpentsatzeari, eta ez hainbeste ikerlarien identitate generizatuaz ohartzeari. Jarraian, gure ikerketetan proposamen epistemologiko feministak praktikara eramateko aurkitzen ditugun zenbait erronka azaltzen dira, proposamen horietako batzuren “sukaldea” irekiz eztabaidak abstrakzioan gera ez daitezen. Artikulua, hausnartzen jarraitzeko kezka eta proposamen zerrenda labur batekin amaitzen da.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.