2018-05-08 11:30

Hitanoaren gaineko ikerketa zabalagoa baten baitan, EHUko Uda Ikastaroa antolatu dugu hitanoaren eta generoaren arteko aliantza eta talkei buruzko iker-lanak azaldu eta hausnarketak plazaratzeko. Irailaren 11 eta 12an izango dira, Donostian, Andoni Egaña, Amelia Barquín, Bernardo Atxaga, Jone Miren Hernandez, Kike Amonarriz, eta abar.

Gure webgunean aurkituko duzu egitarau xehea, eta bertan izena emateko aukera izango duzu. Gogoratu matrikula murriztua dagoela maiatzaren 31 arte.

Facebooken eta Twitterren ere jarrai gaitzakezu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.