2017-10-17 11:30

Oinherri, Herri Hezitzailea Eskola Herritarra ekimenak jardunaldi berri bat prestatu du urriaren 28rako. Oinherri, gogoeta eta ezagutzaren ekoizpen kolektiboa egiten duen taldea da, komunitatearen parte-hartzetik eta euskararen erabileratik abiatuz hezkuntza-esparruak sustatzen dituena. Hiru lan-ildotan mamitzen dira proposamenak: hainbat herritan proiektuak sustatzea, teoria eta praktikaren arteko giltzaduraz gogoeta egiten duten koadernoak argitaratzea, eta mintegiak antolatzea. Lehendik ziren bost argitalpenez gain, 2017an bi gehiago egin dira: Jolasa, eskubidea eta errealitatea eta Arte hezkuntza eta prozesu kolaboratiboak. 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.