2017-10-17 11:30

Urriaren 8an burutu zen Bilbon "Nik sinisten dizut" lelopean Foro Sozialeko genero lantaldetik abiatutako ekimen hunkigarria, hausnarketara gonbidatzen gaituena.

Osatze prozesu indibidual zein kolektiboen beharra hainbatetan aipatutako elementuak izan dira, zauri hauek sendatu eta aurrera jarraitu ahal izateko. Hala ez egitekotan, ezinezkoa da euskal gatazka gainditzea, gurea ere beste indarkeria batzuekin gurutzatzen delako, emakumeen aurkako indarkeriarekin gertatzen den bezala.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.