2017-11-27 11:30

Mugarik Gabetik “Transnazionalak, oligarkia eta protesta sozialaren kriminalizazioa. Guatemalaren kasua” txostena aurkeztera etorriko dira. Txostenak herrialde horretan jarduten diren transnacional nagusien jarduerak ezagutzera ematen ditu. ACS eta Hidralia Energía haien proiektuen aurrean amore eman ez duten beratko herritarren aurkako jazarpenengatik eta kriminalizazioarengatik salaketak metatzen dituzte. Txostena bi kasu horietan ardazten da; hala ere, Guatemala eta Latinoamerika osoan jarduten diren transnazional eta tokiko oligarki guztien jardueren paradigmak bilakatzen dira.

Aura Lolita Chávez Ixcaquic, herri indigenen eskubideen defendatzailea Guatemalan eta K’iche’ Herrien Kontseiluaren ordezkaria izateaz gain (CPK-ko kidea), feminismo komunitarioko Antzinako Sendatzaileen Sareko kidea ere bada; eta Jesus Gonozález Pazo, txostenaren egilekidea eta Antropologia eta Etnologian lizentziaduna, giza eskubideetan eta Latinoamerikako mugimendu sozialetan aditua izanen ditugu.

Txostenaren laburpen gisa ondorengo artikulua irakur dezakezue: http://www.publico.es/economia/empresas-espanolas-negocios-tierras-indigenas-guatemala.html

Topaketa azaroaren 30ean izanen da, ostegunarekin, 18:30ean IPES-en (Descalzos Kalea 72, Erraldoien Patioa).

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.