2017-06-05 11:30

ONDORIO NAGUSIAK

Herriak sortzen du estatua. Horregatik, gizartearen praktika multzoen isla izan beharko luke, gu guztion desirena; ez soilik eliteen eta kapitalaren beharrena. Instituzioak horretarako tresna garrantzitsuak dira. Ondorioz, funtsezkoa da instituzio eta erakunde publikoetan parte hartzea. Baina parte hartzea ez da soilik egotea. Parte hartzeak aldaketa integrala behar du eta horretarako lidergoak eta erakundeen nolakotasuna birplanteatzea ezinbestekoa da.

Mugimendu Feminista beharrezkoa da prozesu honetan, baita beronen baitako aliantza eta saretzea ere. Hau da, aukera berdintasunean oinarritutako jendartea lortu nahi badugu, politikak eta politika egiteko moduak feministak izan beharko dira halabeharrez. Horretarako, Mugimendu Feminista sendo, saretu eta antolatua behar dugu, instituzioekin harreman zuzena edukiko duena eta lidergo feminista kolektiboa osatuko duena.

Aldaketa transbertsala eta sistemikoa izatearen beharra ere hainbatetan aipatu da.


 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.