2018-11-06 11:00

“FEMINISMOAK MARTXAN

Argazki Erakusketa

Emakumeak martxan, mugimenduan, islatzen dituen erakusketa dugu hau. Feminismoak mugimenduan pentsatzen baitu; pentsamendua eta teoriak ekinean aldatzen dira. Aldarrikapenak aldatzen joan dira eta egungo feminismoak aurretiaz egindako eskakizun asko, baina baita gehiego ere biltzen ditu, hauek aldatu eta beren formulazioak zabaldu dituelako. Mugimendu feministaren ezaugarrietako bat iraunkortasuna dela pentsatzera garamatza horrek, denboran zehar izan duen iraunkortasuna, mendeetan zehar izan duena,… .

Beraien esperientzia, ikuspuntu eta noski, beraien beharrizanekin mugimendura gehitu diren emakume berriek egin dute posible iraunkortasun hori. Feminismoen eta emakumeen mugimenduen arteko elkartasun koordinatua eman da. Zenbait belaunaldi-aldaketa egon dira, koloreak, jatorriak eta generoaren definizioak zabaldu dira, feminismoko militanteen konplexutasuna eta aniztasuna ere handituz. Zentzu horretan, oraindik hilduratzen gaituzten ezbehar ankerrei aurka egiteko hobeto gaudela esan daiteke.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.