2018-11-19 18:30

 Unea iritsi da... 'Fabricando Mujeres' dokumentalaren estreinuak hemen daude!
 

Lo egiteko pastillak, takoiak, silikona litro bat, barbie panpina, txupetea, kristalak garbitzeko produktua, etab. agertzen dira zinta garraiatzaile batean. Antzinako lantegi bateko montaketa-kate bat da. Atean dagoen kartelean “FÁBRICA DE MUJERES” irakur daiteke.


Al Borde Filmsek SETEMentzat ekoiztutako 75 minutuko dokumentala da. Indarkeria kontsumitzen dugu? ikerketan oinarritzen da, non indarkeria matxisten eta kontsumoaren arteko harremanaren inguruan hausnartzen den.

Pikara Magazine, Dunak Taldea, Penca de Sábila, Mujeres que Crean, Afroféminas, Silvia Federici, Yayo Herrero, Yolanda Jubeto, SETEM eta Silvia Apodaka askoren artean, indarkeria matxista eta kontsumoaren arteko harremanari buruzko hausnarketak partekatuko ditugu.

"Emakumeen Fabrika" ezagutzera etortzera animatuko zara? Etorri estreinaldiko emanaldietara! Bilboko Zinebi Festibalean hasiko gara, hilak 15. Ondoren, BilboRock, Elgoibar, Gasteiz, Donostia eta toki gehiagotan ikusteko aukera izango da. Klikatu HEMEN Informazio gehiagorako.

Azaroak 20, asteartea: 19:00 Bilbon, Bilborock

Azaroak 27, asteartea: 19:00 ElgoibarrenHerriko Antzokia

Azaroak 28, asteazkena: 18:30 Gasteizen, Etxanobe Jauregia

Azaroak 29, osteguna: 19:00 Donostian, Emakumeen Etxea

(Sarrera doan tokiak bete arte)

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.