2018-04-24 11:30

TTIP eta CETA agenda mediatikotik desagertu diren arren, merkataritza askeko hitzarmenen aurkako borrokak berebiziko garrantzia mantentzen du burujabetza eta demokraziaren defentsarako. Hori dela eta, Euskal Herrian TTIP/CETAri Ez Kanpainatik Europar Batasuna bultzatzen ari den merkataritza eta inbertsio hitzarmen-bolada berrian begirada ipintzea beharrezkotzat jotzen dugu.

Testuinguru berri honek gure diskurtsoa birformulatu, berritu eta indartzeko erronka planteatzen digu.

Horregatik, eztabaida hau ikuspuntu desberdinetatik jorratzeko mahai inguru bat, eta esparru desberdinetan eraikitzen ari diren alternatiba eta erresistentzien arteko artikulazioa bultzatzera zuzendutako eztabaida espazio bat planteatzen dira.

Egitarau osoa esteka honetan.

Izena hemen eman apiriak 27a aurretik.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.