2017-01-25 11:30

Iturria: Klitto! - Maider Galardiren kolaborazioa

"Euskal Preso Politiko emakumeek, Euskal Herriaren askapenaren alde borroka egiteagatik jasotzen dute estatuaren errepresioa, jasaten dituzte salbuespenezko legediak. Egon daitezke isolamenduan, bat, bi, hiru urtez (gogora dezagun Arantza), gizonezkoentzako espetxe batean, bat, bi, hiru urtez, gaur, bihar, etzi, gizon uniformatuak soilik ikusten, autoritateak ematen dion boterea baliatuta, hark egin behar duena agintzen. Gizona da estatua; estatua gizonezkoa da. Euskal Preso Politiko emakumeek patio txikiagoa dute, ez dute emakumezkoentzako kartzelarik, eta Frantzian, sexualitatea ere kasik debekatuta dute; amatasuna debekatuta dute. Estatua gizona da. Euskal Preso Politiko emakumeek dispertsioa bizi dute, zaintza-saretik urrun, edozein harreman afektibo zailtzeko zigor hori ere bizi dute. Estatua gizona da, eta espetxea estatua denez, kartzela ere maskulinoa da. Gizonek gizonentzat eraikia. Horregatik, Euskal Preso Politiko emakumeek zigor hirukoitza bizi dute."

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.