2016-12-21 11:30

Iturria: Mikel Gacia Idiakez - Argia

“Izan gaitezen norberak nahi duena”, dio soineko arrosez jantzitako mutilaren posterrak. Argazkia Nicoligarden haurreskolan dago, Suediako hiriburuan, eta ongi irudikatzen du ikastetxearen oinarri nagusietakoa: mutil eta nesken arteko bereizketa kontziente/inkontzienteak eta genero-estereotipoek ez dute lekurik bertan. Lanketa integrala eta berezia egiten dute horretarako, 5 urte arteko umeentzako eskola honetan.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.