2017-10-04 11:30

San Fausto jaiak atarian ditugu eta Marieneako Euskara Batzordetik "Erradikal Gara" saiora gonbidatu nahi zaituztegu. Bea Egizabal ipuinkontalaria- klowna eta Ane Labaka bertsolaria dira ikuskizunaren protagonistak. 

Horrelaxe aurkezten dute haien burua:

"Erradikalak zarete" esaten digute. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahiean. "Erradikalak gara" esango dizuegu. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatuko duzue. 

Zatozte gurekin San Faustoetan euskaraz eta feminismoaz gozatzera!!! 

Noiz: Urriak 11

Ordua: 19:00

Lekua: MARIENEA EMAKUMEEN ETXEAN

Sarrera: DOHANIK, DEBALDE, MUSUTRUK!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.