2017-09-18 11:30

Osteguneko Uztaritzeko erailketa sexistari erantzuteko Emakumeen Mundu Martxako protokoloa aktibatu da Euskal Herria osoan. Hemen jaso ditugu orain arte bildu ahal izan ditugun deialdi guztiak. Gogoratu zeure herri edo eskualdekoa komunikazioa@bilgunefeminista.eus helbidera bidal dezakezula!!!

Erailketa honez gain, eraso gehiago egon dira egunotan; Bilboko Uribarri auzoan erailketa saiakera bat tarteko. Nazkatuta gaude eta ez gara isilik geratuko! Ekin autodefentsa feministari!

GAUR, DENOK KALERA!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.