2018-07-24 14:30

“EMAKUME ASKEAK (1936-39), MUNDU BERRI BATEN AINTZIDARIAK” ERASKUSKETA.

Irailaren 3tik 27ra “Emakume Askeak (1936-39), mundu berri baten aintzidariak” erakusketa irailaren hasieran ikusgai izango da Bilbao Historikon (Bilbo), eta 17tik aurrera Marienean (Basauri). Erakusketa honek Emakume Askeak elkartearen galdutako historia berreskuratu nahi du. Emakumeez osaturiko erakunde hau mugimendu libertariotik jaio zen eta bere helburu nagusia emakumea bere esklabotasun hirukoitzatik askatzea izan zen: ezjakintasunaren esklabotasuna eta emakume eta ama izatearen ondorioz eragindako esklabotasuna. Beraien plantemendu eta ekintzak oso aurreratuak izan ziren garai horretan, oraindik ere feminismoaren erreferente izaten jarraitzen dute. Emakume Askeak Bilbo, CNT Sindikatua eta ikasketa libertarioen Anselmo Lorenzo Fundazioa erakusketa honen antolatzaileak dira.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.