2018-07-24 17:00

Iritsi zaigu uda, oporrak eta eguzkia, azkenean! Denok horren gustura hartuko dugun deskantsurako momentua. Ikasturte potentea izan da aurtengoa ere, gure herri feminista eraikitzera bidean urrats asko eman ditugu: martxoak 8 ahaztezina, indarkeria matxistaren aurkako protokoloaren eztabaidak, Lolita Chávez ekintzaile feministari babesa ematea, Rana Plaza Gogoan eguna, asanblada irekiak, kaleko protestak… martxa honek ez du etenik, urrutira goaz denok aske izan arte!

Hurrengo ikasturtea ere indartsu dator. Apuntatu agendan honako data hauek:

  • Irailaren 28 eta 29an formazio jardunaldia Iruñean.
  • Urriaren 5ean asanblada irekia Bilbon.
  • Urriaren 22tik 28ra Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketa Bilbon.
  • Urriaren 27n FEMINISTON HERRIA Bilboko Areatzan.

Beraz, hartu indarrak udan eta datorren ikasturtean ere, martxan jarraituko dugu!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.