2017-05-24 11:30

Argazkia: EHU

 

---
Baserrritik mundura: Gure Elikaduraren etorkizuna jokoan Elikadura Burujabetza eta Agroekología kurtsoko bigarren edizioa abian da. Kurtsoa Hegoak eta EHNE-Bizkaiak antolatzen dute (2017ko urritik 2018 azarora).

Ikastaro honen helburua da, balioan jartzea eta ezagutza sortzea nekazaritzatik eta nekazarientzat. Horretarako, La Via Campesinak erabilitako formazio prozesu pedagogiko metodologikoak erabiltzen ditugu euskal errealitatera gehituz eta egokituz.


Elikadura Burujabetzaren agendak nekazaritzaren eremua gainditzea nahi dugu, eta horretarako ekoizpen, banaketa eta kontsumo ereduek Euskal Herrian duten eragina aztertuko dugu, eta baita gizarte osoa inplikatzen duten eraldaketarako proposamenak ere.

Hemen iazko kurtsoari buruz egin dugun bideoa aurkituko duzue!

Animatu zaitezte parte hartzera!!!

Aurre-matrikula: 2017eko maiatzaren 15etik ekainaren 30era.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.