2017-11-22 11:30

Azaroaren 25aren testuinguruan burutu dute elkarlanean Sarek eta ezkerraldeko eragile feminista desberdinek (Sestaoko Emari, Portugaleteko Mugimendu Feminista, Santurtziko Marimatraka eta Barakaldoko Iretargi-k, hain zuzen) emakume presoen dispertsioaren mapa eta hainbat protesta, "Km 0" lelodun kanpainapean. Mapan erraz ikus dezakegunez, hainbat emakumeren* egoera da bakartuta daudela. Emakume presoa, bi aldiz zigortua!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.